astekaria 2016/05/20
arrowItzuli

iritzia

Bagina bezala

Anjel Lertxundi

Bagina bezala Anjel Lertxundi

Pelikula bat ematen du!, esaten genuen behin eta berriro telebistako irudiak benetakoak zirela sinetsi ezinik. Eta pelikula bat ematen zuen. Agian horregatik, Defentsako Departamendu estatubatuarrak hainbat gidoilari kontratatu zuen Word Trade Center-reko atentatuen ondoren. Gidoilarien lana zen atentatu sinestezinak imajinatzea, militarrek halakoen kontrako armak asma zitzaten. Errealitatea fikzioari laguntza eske!

Errealitatearen fabrikan bizi zen komunitate bat izan gara gizakiok: bagenekien noiz genbiltzan errealitatearen pausoan, ondo genekien noiz genbiltzan fikzioaren orri eta fotogrametan. Aspalditik, ordea, guk geuk asmatu eta abiarazitako reality bateko partaideak bagina bezala gabiltza: txit progresistak, konprometituak, kontsumoaren kontrakoak bagina bezala, egunero etxean hamar errefuxiatu hartzeko prest bageunde bezala, jakin gabe fikziozko errealitate bat den gure bizitza edo errealitatearen fikzioan bizi garen.

BERRIAn argitaratua (2016/05/19)


Informazio gehiago berria.eus-en

Izan zaitez berrialaguna


HASIERA