astekaria 2015/10/16
arrowItzuli

iritzia

Pozoia

Anjel Lertxundi

Pozoia Anjel Lertxundi

Bakea esan, baina garaipena bilatu. Oso gozoki erakargarria da. Eta baita pozoitua ere. Bertrand Russellek Schopenhauerrengatik: «Gehiago estimatzen du bakea garaipena baino». Ez dakit Jaime Chavarrik Russellen esaldia zeukan buruan Bizikletak udako dira filmean aktore bati esanarazi zionean Espainiako Gerra ostearen definizioa: «Ez da bakea iritsi, garaipena baizik». Merezi du gurean ere kontuan izatea. Inplikatu guztiek: garaipena eta bakea ez dira gauza bera.

Arantza Quirogak dagoen lubakitik atera nahi zuen bere taldea, eta bakearen bidean jarri. Bere agerraldian, bakea lehenetsi zuen garaipenaren gainetik. Ahalegina zapuztu diote bereek. Garaipena nahi dute kosta ahala kosta —garaipenak itsatsita daramatzan mendeku eta errebantxa dosiekin—, baina ez bakea. Agerian geratu da pozoia, eta bi frontetan: Euskal Herrian garaipena bilatzen duten berek garaipena nahi dute alderdi barruko liskarrean ere.

BERRIAn argitaratua (2015/10/15)


Informazio gehiago berria.eus-en

Izan zaitez berrialaguna


HASIERA