astekaria 2016/03/18
arrowItzuli

iritzia

Argazkia

Anjel Lertxundi

Argazkia Anjel Lertxundi

Mendebaleko demokrazia flakiak jota dago. Bai fisikoki, baita espiritualki ere. Bigarren gaitz klasetik dago gaixo batez ere. Alain Badiou filosofoak zorrotz laburbiltzen du: «demokraten mundua ez da mundu osoarentzat». Suva Reka, Lesbos, Lampedusa, Melilla... Europan ikusten ari gara egunero, ez dago Trumpen asmoetaraino joan beharrik. Baina gure erantzukizuna? Politika politikari profesionalen esku utzita, zulo ilun batean sartutako sobre anonimo batekin gurea bete dugula pentsatuta, jai dugu: pagotxa oparitzen diegu politikariei, gure izaera politikoari uko eginez. Onenean, gure aldian behingo protesta eskandalizatuekin —iraupen urrikoak eta ia liturgikoak beti— dopatzen ditugu gure kontzientziaren egonezin gero eta apalagoak. Horra, bada, gure demokrata-izaeraren oinarria, erlatibismo totalaren moralak haustua.

Badiouk egiten digun argazkiak ez gaitu toki onean lagatzen: demokrazia —gure mundua— ez da mundu osoarentzat.

BERRIAn argitaratua (2016/03/17)


Informazio gehiago berria.eus-en

Izan zaitez berrialaguna


HASIERA