iritzia
Neurria
Onintza Enbeita
Bizi guztian bizi izan naiz besteek jantzi nahi didatenaren eta neuk erabili gura dudanaren artean dantzan, eta zapatak erostea izan da nire terapia. Atzora arte. Atzo sandalia batzuk erostera joan nintzen milaka euskaldun janzten diren dendara. Nesken ataleko pare bat bakarra lotzerik ez nuen lortu. Ez dira gerria, edo titiak, edo ipurdia, edo izterrak bakarrik. Orain hankak ere estutu egin beharko ditugu normalak izateko. Ez dakit nortzuk diren, baina dagokienei: zoazte pikutara!



