astekaria 2019/12/27
arrowItzuli

kultura

Gabon zoriontsuak?

Xabier Amuriza

Gabon zoriontsuak? Xabier Amuriza

Zoriona da
ideia komertzial bat.
Nik poza nahi dut.

Nire arazoa ez da
ezjakintasuna,
ezina baizik.
Gehiegi dakit
ahal dudan gutxirako.

Zergatik da iraunkorrago
samina poza baino?
Urmael bat irabiatzean
uhin alaiak laster hiltzen dira.
Ura bera, ordea,
nekez garbitzen.
Uhinak dira poza,
ur uhertua, samina.

Nik poza nahi dut
eta hori ez dakar
eguzki zaharrak
ez ilargi berriak.
Bai ekar dezake
gezur karinoso batek,
ez dakit nork esanak.
Itxaroten ditut batzuk
Gabonetan.

BERRIAn argitaratua (2019/12/20)


Informazio gehiago berria.eus-en

Izan zaitez berrialaguna


HASIERA