kultura
Hamar ale, hamaika ikusteko
Itziar Ugarte Irizar
Zinemaldiaren dekoratu guztia gorputza hartuz joan da azken egunetan Donostian. Langileak Kursaal ingurutik Maria Kristina hotelaren aurrealderaino hesiak jartzen, argiteria prestatzen, pelikulen iragarkientzako oholak altxatzen. Dena prest zen atzo, eta gaur hasiko da dena martxan. Sail Ofizialean, Roger Michellen Blackbird filmak emango dio hasiera jaialdiari, eta ondoko egunetan hamazazpi pelikula ariko dira Urrezko Maskorra lortzeko lehian. Foku gehientsuenak jaialdiaren adar horrek bereganatuko baditu ere, bada nora zabaldu begirada. Hamar aleko proposamen bat da hau. Zuzendariak: Aitor Arregi, Jon Zuzendaria: Malgorzata Zuzendaria: Oliver Laxe. Zuzendaria: Ladj Ly. Zuzendaria: Bong Joon-Ho. Zuzendaria: Salvador Simo. Zuzendaria: Angela Schanelec. Zuzendaria: Juanmi Gutierrez. Zuzendaria: Roberto Gavaldon. Zuzendaria: Lucia Garibaldi. 1. 'LA TRINCHERA INFINITA
Garaño, Jose Mari Goenaga.
Iraupena: 147 min.
Herrialdeak: Euskal Herria-
Frantzia-Espainia.
Saila: Sail Ofiziala.
Moriartikoek gaztelaniaz egin duten estreinako lehen film luzea. Aitor Arregik (Oñati, Gipuzkoa, 1977), Jon Garañok (Donostia, 1974) eta Jose Mari Goenagak (Ordizia, Gipuzkoa, 1976) bikote ezkonberri bat jarri dute istorioaren ardatzean -Belen Cuesta eta Antonio de la Torre dira protagonistak-, 36ko gerraren testuinguruan. Hura pizten denean, errepresalien beldurrez etxean ezkutatzea erabakiko du gizonak, eta 30 urtetik gora igaroko ditu itxialdian, emaztearen laguntzarekin. Loreak (2014) eta Handia (2017) lanen ostean -Epaimahaiaren Sari Berezia, Euskal Zinemaren Irizar saria eta hamar Goya irabazi zituen Handia-k-, hirugarrenez izango dira Urrezko Maskorraren lehian.2. 'THE OTHER LAMB'
Szumowska.
Iraupena: 92 min.
Herrialdea: Irlanda-Belgika-
Polonia-AEB.
Saila: Sail Ofiziala.
Erlijio alternatibo baten jarraitzaile nerabe baten istorioa jaso du Malgorzata Szumowskak (Krakovia, Polonia, 1973) bere film berrian. Artaldea deituriko komunitate batean bizi da, non kide guztiak andrazkoak diren, eta gidaria Artzain izeneko gizonezko bat. Bere aurreko lanekin hainbat jaialditan lehiatu eta sariak irabazitakoa da Szumowska: 33 sceny z zycla (2008) filmarekin, Epaimahaiaren Sari Berezia eskuratu zuen Suitzako jaialdian; Cialo-rekin (2015), zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza irabazi zuen Berlinen, eta publikoaren saria Europako Zinema Sarietan; eta, iaz, berriz, Berlingo epaimahaiaren sari nagusia lortu zuen Twarz / Mug pelikularekin.3. 'O QUE ARDE'
Iraupena: 85 min.
Herrialdea: Galizia-Frantzia-
Luxenburgo.
Saila: Perlak.
Cannesen aurkeztu den aurreneko galegozko film hau Perlak sailean erakutsiko dute. Oliver Laxe aktore eta zuzendariaren (Paris, 1982) hirugarren lan luzea da -Todos vós sodes capitáns (2010) eta Mimosas (2016) ditu aurretik eginak-, eta sute bat eragiteagatik espetxe zigorra bete ostean herrira bueltatzen den gizon bat du protagonista, Amador. Amaren etxera itzuliko da, Lugoko herrixka batera. Modu pausatuan garatua dago istorioa, eta paisaiak ere pisu handia hartuko du; itxura batean ederra den inguru bat, oinazez beteriko leku bihurtuta. Un Certain Regard epaimahaiaren saria irabazi zuen filmak Cannesen.4. 'LES MISéRABLES'
Iraupena: 100 min.
Herrialdea: Frantzia.
Saila: Perlak.
Ladj Ly (Mali, 1980) aktore eta zuzendariaren opera prima da Les Misérables, Parisko periferiako bizitza asaldatua langai duen lana. Munduko Futbol Txapelketa Frantziak irabazten duen egunean hasten da dena, kalean euforiak gainez egiten duenean. Jaiaren ostean, gazte batzuek hiriko auzo marjinaletara itzuli behar dute, eta hor azaleratuko dira gatazkak. Victor Hugoren izen bereko eleberriaren egokitzapen gaurkotu bat egin du Lyk bere bakarkako lehen filmean: 2016an antzeko problematika bat landu zuen À voix haute : La Force de la parole dokumentalean, Stephane de Freitalesekin batera.5. 'PARASITE'
Iraupena: 100 min.
Herrialdea: Hego Korea.
Saila: Perlak.
Bi familiaren arteko topaketa batek harilkatzen du Bong Joon-Ho korearraren lan berria: haietako batean, langabezian daude kide guztiak, eta, bestean, dirudunak dira. Etxe pobreko semea aberatseko alabari ingeles eskolak ematen hasiko da, eta, gutxinaka, familiako beste kideei ere lana lortuko die hor bertan. Klase borrokarekin batera, familiaren eta giza ankerkeriaren gaineko gogoetei heltzen die filmak. Cannesen Urrezko Palma irabazi du aurten.6. 'BUÑUEL EN EL LABERINTO DE LAS TORTUGAS'
Iraupena: 80 min.
Herrialdea: Espainia.
Saila: Made In Spain.
Paris, 1930. Luis Buñuel mugimendu surrealistako izen handienetako bat da, Salvador Dalirekin batera, baina, L'age d'or filmak sortu duen iskanbilaren ostean, ate guztiak ixten hasi zaizkio. Ramon Acin eskultoreak loteria txartel bat erosi, eta zin egingo dio tokatzekotan berak ordainduko duela Buñuelen hurrengo proiektua: Las Hurdes Espainiako eskualde behartsuenetako baten gaineko dokumentala. Buñuelek burutu zuen Las Hurdes. Tierra sin pan lana azkenean, eta haren sortze prozesua biltzen duen animaziozko filma egin du Simonek. Fermin Solisen izen bereko komikia du ardatz.7. 'ICH WAR ZUHAUSE, ABER'
Iraupena: 105 min.
Herrialdea: Alemania-Serbia.
Saila: Zabaltegi-Tabakalera.
Phillip izeneko 13 urteko mutil bat etxetik desagertuko da bat-batean. Handik astebetera itzuliko da, eta itzuleran berarekin ekarriko ditu etxeko giroa eta amaren bizi ikuspegia astinduko dituzten galderak. Berlingo zinema jaialdian zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza irabazi zuen Angela Schnalecek (Aalen, Alemania, 1962) filmarekin. Hain justu, asteon iragarri du Donostiako Tabakalerak gidoilari, aktore eta zinemagile aleman horren obra ezagutzeko aukera eskainiko duela aurtengo zikloetan. Haren lan aupatuenen artean daude, besteak beste, Plätze in Städten (1998) eta Der traumhafte Weg (2016).8 'PASEKO TXORIAK'
Iraupena: 85 min.
Herrialdea: Euskal Herria
Saila: Zinemira.
Aurtengo otsailean hil zen Juami Gutierrez (Errenteria, Gipuzkoa, 1945), eta hil baino hamar egun lehenago bukatu zuen bere azken film hau. Santiago zubia (Irun, Gipuzkoa) zeharkatu eta Frantziara heldu nahi duten errefuxiatu afrikarrak dira film dokumentaleko protagonistak, eta, haiekin, laguntzeko antolatu diren mugaren bi aldeetako herritarrak.9 'MACARIO'
Iraupena: 91 min.
Herrialdea: Mexiko.
Saila: Atzera begirakoa.
Roberto Gavaldon (Jimenez, Chihuahua, Mexiko, 1909) zinemagilearen hogei film erakutsiko ditu atzera begirako zikloak. 1960ko Macario da, askoren iritziz, haren lanik esanguratsuena. Ben Traven idazlearen kontakizun bat du oinarri: Macario deituriko laborari bat basora joango da emazteak lapurtutako guajalote bat jatera, eta deabrua, jainkoa eta heriotza azalduko zaizkio. Filma Cannesko zinema jaialdian izan zen lehian, eta ingelesez besteko filmik onenaren Oscar sarirako hautagai ere izan zen.10. 'LOS TIBURONES'
Iraupena: 80 min.
Herrialdea: Argentina-Uruguai-
Espainia.
Saila: Horizontes Latinos.
Nerabezaroko jakin-mina eta esperimentatzeko nahia hartu ditu gaitzat Lucia Garibaldi uruguaitarrak bere lehen film luzean. Sundance jaialdian harrera beroa izan zuen filmak. Kostaldeko herrixka bateko neska gazte bat da protagonista: aitarekin lorezain lanak egiten ditu, gazte batekin maite kontuetan dabil, eta, bitartean, auzoko bizitza aztoratuz doa, bizilagun batzuek marrazo batzuk ikusi ei dituztelako; mehatxu bat dena bertako ekonomiarentzat.