iritzia
Bakea
Onintza Enbeita
Ez dakit tabernaria gizona izan balitz berdin egingo lukeen, baina ezetz esatera ausartuko naiz. Ez dakit normalean joaten den tabernan kirol egunkaririk egon badagoen ere, baina gurean dauden aukerak ikusita, ia ziur ezetz. Uste dut badakidala zer asmo gordetzen zuen bere showak: jende guztiari erakustea bera normalean ez dela emakumeek kudeatzen duten taberna horretara joaten, eta joaten denean, emazteari laguntzera joaten dela; eta bera egoten den tabernetan gauza interesgarriak kontatzen dituen egunkariak egoten direla, eta guk aukera hori galdu egiten dugula.
Bada, ez daki berak ze bake izaten den bera ez datorrenean.