iritzia
Belzunegi medikua Portboun
Iñigo Aranbarri
Aste honetan egunero itzuli naiz Portboura. Goizeko zortzietan, entzierroaren ostean, urduri antzean itxaron diot egunero Tomas Belzunegi medikuaren parteari Nafarroako Ospitaletik. Ez zezenek edota erorikoek eragindako zaurituen egoeraren jakinminez, ezpada jakiteko heltzen zion, ikusteko ea euskaraz agertzen gintuen berriz ere. Politikoenen aldeak libre hitzak, ez itzulpen konpromisozkoak, originaltasun ttantta eta guzti, «osasuna denontzat». Hala bete du, eta hala egin diote eraso sare sozialetan ere, zertan dabilen vascuencez ezjakin alaena, «Espainia guztirako eta Hispanoamerikarako» ari dela jakinda, borono halakoa.
Bistan da agurra baino gehiago behar duela euskaldunak medikuarengandik, baina sikiera astebetez, Belzunegiren hitzek asko dute erakutsi: harro sentiarazi dute euskaldun andana; egoera tristearen erradiografia egin dute (estatuko biztanle gehienek ez dute urte guztian euskara gehiagorik entzungo); eta ezinbestean, Portbouko emakumearen kezkari bata zuria jantzita, berrogei urteko plangintza eza salatu dute. Mediku baten keinu txikia astebetez aldarrikatzeko Francoren heriotzaren ostean gazteleraren inguruan antolatutako diskurtsoak nagusikeriazkoa izaten segitzen duela, isilarazlea eta erdeinu eragilea.