astekaria 2019/07/05
arrowItzuli

iritzia

Mugaz bestaldekoak II

Goizalde Landabaso

Mugaz bestaldekoak II Goizalde Landabaso

Zer pentsatzen zenuen, bigarren zatirik ez zuela izango joan den astekoak? Aldebakartasuna gailenduko zela? Esadazu lasai zeunden zuk nor zen Shanti Handia? Zenbat euskal futbol talde dago Espainiako ligako lehen mailan? Zein da Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua? Non daude Zazpi Kaleak? Zein kobazulok du errepika? Zenbat herrialde ditu Hegoaldeak? Gai izango zinateke lurraldeotako hiriburuen izenak esateko? Eta bertako alkateen izen-abizenak? Nor zen Maurizia? Non dago lurperatuta Cesar Borgia? Non dago Nekeas bailara? Zer dira Foru Aldundiak? Zein izen du Hegoaldean izenik laburrena duen herriak, eta zein herrialdetan dago? Esan diezazkidakezu lehendakarien izen-abizenak? Zer dira Errebonbilloak? Non dago Mondragon Unibertsitatea? Zein tokitan kokatuta dago Virgen del Camino ospitalea? Zein da Donostian itsasoa hartzen duen ibaia? Gaztak zein hiru jatorrizko izendapen ditu Euskal Herrian? Gehryk Bilboko Guggenheim egin zuen baina Hegoaldeko beste herri batean ere eraikinik badu, non? Gailurrean gurutzea duen mendiaren izena esaterik bai? Non ematen zaio bira harri bati? Zelakoa da Arratiako txekorra? Gipuzkoako zein tokitan dago inauteriak modu berezian ospatzeko ohitura? Zerain herria kokatzeko gai izango zinateke? Non dago pilotaren unibertsitatea? Zer izen du Hondarribia aldean dagoen itsasargia? Zer da Izaro eta non dago? Zein herritan jaio zen Balentziaga jostuna? TrebiƱo Araba da? Non dago Areta? Itzea etxea esaten badizut zein herritara joan beharko duzu? Graziana Barrenetxea zergatik egin zen ezagun? Non entzuten da isiltasuna? Euskara ofiziala da Hegoaldean? Zein hiriburuk ditu bi katedral? Nongoak ziren Zalduntxoak? GPS barik Zestoara heltzeko gai izango zinateke? Mosku Hegoaldeko toki bat dela esango balizute sinetsiko zenuke? Zer da Alfa? Mendabia Arabako zein herritik dago hurbil? Esadazu, irakurle maitea, noraino heltzen dira gure itoginak?

BERRIAn argitaratua (2019/07/01)


Informazio gehiago berria.eus-en

Izan zaitez berrialaguna


HASIERA