iritzia
Euskaraz
Andoni Egaña
Eta zaharrak? Euskaldun elebakarrik apenas den gaur egun. Baina euskaraz hobeto moldatzen direnak eta nagusiki euskaraz bizi izandakoak, asko. Eta hegoaldean behintzat, ohitu egin gara aitona edo amona euskaldun-euskaldun baten zaintza lanetan erdaldunak gehienetan hegoamerikarrak, gehien-gehienetan emakumezkoak ikustera. «Bertakoek ez dute horrelako lanik nahi», botako dizu norbaitek. «Ordaindu ondo. Ordaindu oso ondo. Akaso nahi izango dute», erantzungo diezu.
Etxe fatxadak zaharberritzeko, igogailuak jartzeko, berogailu sistema aldatzeko... diru laguntzak eskatzera ohituak gaude. Zaharren Egoitzaren batera joan nahi ez duen edadetuak behar luke aukera bizi izan den hizkuntzan itzaltzen joatekoa. Minen eta oroiminen sasoia baitu.