iritzia
Lokatza
Onintza Enbeita
Baina halako batean, herriko plazaren erdian emakume bakarra egon ordez, bi daude, eta komunikabideak kezkatu egin dira. Eztabaida txiki bat izan dute. Bietako batek egunero jaso izan ditu mezu gogorrak eta askoz gogorragoak, eta ustezko mezu terribleak bota dituenari heriotza mehatxuak egin izan dizkiote. Herriko plazaren erdian banaka egon direnean, ez da inor frankotiratzaileez kezkatu. Orain bai, antza.
Herriko plazaren erdian biluzik emakume bi. Eta plaza inguratzen duten leihoetan komunikabideak, adi; leihotik plazara lokatza botaz. Egizue borroka emakumeok: feminismoa ez da hain ona izango, lokaztu egiten bazaituzte, esanez.