iritzia
Zaila
Onintza Enbeita
Errespetua galdu zaio euskarari, eta jendeari berdin dio ondo edo gaizki egin. Nola zaila den, ahal duguna egiten dugu! Ez. Ahal duguna egingo bagenu, jendeari begira egiten diren lanetan hobeto zainduko genuke gure hizkuntzaren maila. Baina nola euskara den... nola titulua badudan baina etxean ez dudan egiten... politikariak telebistatik atera gabe ari diren garai honetan, esate baterako, jakin nahi nuke zenbat barre egingo liguketen, haietako zenbaitek darabilten euskararen pareko gaztelania erabiliko bagenu beste guztiok.



