iritzia
Napardeath
Jaume Gelabert
Jarraitu du festak eta argazki gogoangarria utzi digu ospakizunak: Alli eta Sanz presidente ohiak Del Burgorekin -hura ez zen presidente izan, ezta?- solasean bilduak. Hirukotea eta Alliren txapel kondekorazioduna ikusita, Napardeath film apartako pertsonaiak -zonbiak, banpiroak eta zonbiroak- irudikatu ditut. Zinema aretoan egin bezala, barrez lehertu naiz hil bizidun foralak ikusi ditudanean; bestelako sentimenduak izan ditut, ordea, ohartu naizenean zonbien oinordekoek boterea eskuratu eta Nafarroa zonbi-herri bihur lezaketela, baita argazkiaren kokapenaz oroitu naizenean ere: erakunde armatu bak... Guardia Zibil beldurgarria goraipatzeko festan.



