iritzia
Mimimimimi
Garazi Arrula Ruiz
Ze nekea, beti txapa soinean. Nekez bilatuko zuten formula errazagorik. Bi figura, rol, aukera. Eztabaida piztu dute, gainera, zer gehiago eskatuko zaio halako dinamika aitzindari bati. Esperientziaren kontzientzia izan gabe nahi dugu gehiengo bat mugiarazi; gogora etorri zait Erractus emanaldiko kideek botatzen zuten inposiblea: Ā«Plazerez hil nahi duzu odolez zikindu gabeĀ».
Ze errazkeria, soilik hamaika egun. Gutxiespen alimalekoa. Ez du inork baieztatuko, ez antolatzailek ez listok, hizkuntza ohiturak aldatzeko aski dela hamaika egunekin. Eta hala ere, Euskal Herri osoko 400 udalerritan 220.000 pertsonak heldu diogu amuari, modu kolektiboan konpromiso indibidualak hartu eta nola babesa hala asimetria ikusgarri egiteko. Norbanakoaren autonomia garatzen laguntzeaz gain, euskararen erabilera aktibo zein pasiboa normalizatu nahi da. Ezin baita hamaikagarren egunean bukatu, ezin denez lehen urratsetik hamaikagarrenera zuzenean egin.
Hirurak irakurri-entzun ditut Euskaraldiaren bueltan. Pereza izugarria sentitu dut halakoetan, euskaraz mintzatzeagatik aldiro justifikatu beharrak bezainbeste nekatzen nautelako marmarti konpultsiboek, kritika deslegitimatzailea beti baitator beste deus baino errazago. Halakoetan, erantzuna argi.