iritzia
'La vita è bella'
Miren Amuriza
Judua eta italiarra zen, hain justu, Guido Orefice (La vita รจ bella-ko protagonista). Askok izango du gogoan holokaustoa hasi aurretxoan, berdez markatutako zaldi zuri baten gainean (Achtung!! Cavallo ebreo) bere Doraren bila joan zenekoa; Navona plazan gelato bat jaten duen bitartean plazer txikiak aldarrikatu eta Bizitza (maiuskulekin, unibertsala) ederra dela berretsiko duen bisitariak seguru baietz. Aurtengo udan errekorrak gainditzea espero dute turismoaren 4,8%ko igoerarekin.



