astekaria 2015/12/18
arrowItzuli

iritzia

Beti berritua

Anjel Lertxundi

Beti berritua Anjel Lertxundi

Itsasoa inoiz ikusi ez bagenu bezala gelditzen garenean, horra momenturik ederrena. Itsasoak, ditxa da, lehorreko edozein begiraleku bihurtzen baitu eder, Elena Asinsen kuboak Zarauzko malekoian daudenetik, askotan begiratzen diot itsasoari osotasunetik hutsera eta hutsetik osotasunera doazen blokeen ilara luzeko harrien artetik. Ibilian-ibilian ordea, Paul Valéryren poemako miraria berritu nahian: La mer, la mer, toujours recommencée (Itsasoa, itsasoa, beti berritua).

Halatsu atzo ere: olatuek hondarra garbitzen eta berdintzen duten puntutik haien erpin apartsuetara joan zitzaizkidan begiak; handik itsasmugara egin zuten gero, eta bertan pausatu nituen, Elenak orain aste batzuk egin zidan azken deia gogoan: bakardadeaz mintzatu zitzaidan eta bisita bat agindu nion Gabonak baino lehen. Ez da posible izan. Baina atzo ere, atzo bereziki, lehenengo aldia balitz bezala ikusi nuen itsasoa Asinsen kuboen artetik.

BERRIAn argitaratua (2015/12/16)


Informazio gehiago berria.eus-en

Izan zaitez berrialaguna


HASIERA