iritzia
Gaza
Miren Amuriza


Lehen harritu egingo ninduen neuri hainbesteko inpresioa eragiten zidan zerbait, zernahi, parekoari ezezagun egingo zitzaiola sumatzeak eta nolaliteke-ka odol txartuko nintzen. Ez nuen pentsatuko, gure blokeetan, egunkariak egunero irakurtzeko astia (hartzen) dutenak, esaterako, gutxiengoa direnik (are gutxiago «Mundua» sailari erreparatzen diotenak) edota telebistako albistegiak jarraitzen dituztenen bizilagunen artean ere, okupazioari buruzko irudi lausoa edukiko dutenik gehienek. Ezjakintzat hartuko nuen pareko bizilaguna eta lehenbailehen telebista piztu zezala aginduko nion leihotik burua aterata (arreba langabetua eta loba bi etxean aterpetu berri zituela kontuan hartu barik, adibidez) eta hanka sartuko nuen.
Barneratuta zer daukagun geure kezka berberak ez dituzten guztiak ardura bakotzat hartzeko joera...