iritzia
Netta
Angel Erro


Netta, Israelgo hautagai hutsa zenean, ez zitzaidan aukera txarra iruditzen lehiaketa irabazteko, Toy abestiaren ezaugarriak, kantariaren karisma eta lehiaketaren izaera aintzat hartuta. Ez nuen epai geopolitikorik edo moralik egiten. Errua nirea izan daiteke. Baina irabazle gertatu zela jakin ondoren, bat-batean utzi nion abestiaren ezaugarriei, kantariaren karismari eta lehiaketaren izaerari erreparatzeari, irabazitako herrialdeak giza eskubideei egin ez ikusiak beste ezeren gainetik jarrarazita.
Irabazleak, edozein irabazlek, beti erakartzen du arreta eta azterketa zorrotzagoa. Nire zalantza da noraino erantzukizuna ez ote den gurea, ikusle-kontsumitzaileena, ez ote dugun guztiok zorroztasun berbera edo barkaberatasun berbera merezi dute, arrakastaren eskaileran lehen mailan edo azkenean egokituta ere, hori zertzelada kontingentea izanik.