iritzia
Zenbat gara?
Goizalde Landabaso
Zertarako sortu? Zertarako hainbeste energia gure aberkide gehienei ez bazaie interesatzen (euskarazko ohiko irakurleak, %6 )? Ezkorrak ala baikorrak izan behar gara? Sortzeak ezertarako balio du? Zertan egin dugu kale? Posible ote metro karratu berean etsipena eta indiferentzia elkarrekin topatzea? Eta auto jipoitzearen goritasunean: Simulakroa ote gara? Islandian, non gazteak hizkuntzari muzin egiten hasi diren, horrelako buruhausterik dute ala soilik gure-geurea den arazoa ote? Euskara ikastea ez da nahikoa euskaldun izatea nahikoa ez den bezala. Silvio Rodriguez abesten ikusten ari naiz, orkestatzarraren aurrean, bakarrik, mikrofonoari kantuka: qué duro es todo lo que yo digo/ qué suave es todo lo que sueño... (Zein gogor esaten ari naizen dena/ zein samur amestu egiten dudana).



