astekaria 2015/10/09
arrowItzuli

iritzia

'In absentia'

Anjel Lertxundi

'In absentia' Anjel Lertxundi

Musika entzunak gozoak dira, baina gozoagoak dira entzun gabeak. John Keatsek musikengatik dioena, hitzengatik ere esan liteke. Falta zaizkigun hitzek ez daukate hiztegirik, hiztegiek hitzetik hitzerako zuriguneetan jasotzen dute haien falta.

In absentia bizi dira. Baina bizi dira. Guk deskubritu zain.

Ume ginenean tropelka ikasten genituen hitz berriak, eta guztiak kabitzen zitzaizkigun ilusioaren motxilan. Gehiago nahi genituen, galderak egiten pasatzen genuen eguna, nola da hori, zer da hura, ez ginen sekula asetzen. Basamortuan eta oihanean ibiltzen ginen basamortu eta oihan hitzak ikasi berritan, eskimalen eta apatxeen lagun egin ginen, jengibre-pastelak jaten genituen irakurtzen ikasi bezain aise.

Mundua ezagutu nahi genuen, baina nola ezagutu liteke mundua izendatu gabe?

Urteak aurrera, inozoak gu, mundua ezagutzen dugula erabaki genuen, eta hitz berrien irrika urtu zitzaigun, eguzkitan izozkiak bezala.

BERRIAn argitaratua (2015/10/06)


Informazio gehiago berria.eus-en

Izan zaitez berrialaguna


HASIERA