astekaria 2015/12/11
arrowItzuli

iritzia

Fernandoren egia

Anjel Lertxundi

Fernandoren egia Anjel Lertxundi

Frantzian ultraeskuina nagusi eta Espainian ere halaxe gertatuko ote den, laguna triste dabil. Kontra omen daukagu Mendebaleko sinbologia guztia. Horra eskuina, lantzari eusten dion eskua, boterearen, indarraren, gerraren, garaipenaren sinboloa; hona garaituak, bentzutuak, porrotaren heroiak, ezkerrean beti irudimen kolektiboan. Sinbologiak barneratua omen dauka non dagoen zerua eta non infernua, non eguna eta non gaua, nor eseriko den goigoikoaren eskuinean eta nor ez den esertzeko gauza ere izango infernuan, uzkia sutan duelako. Ez omen da soilik mendebaldeko sinbologia: Afrikako banbaratarren artean, adibidez: eskuina ordenaren, zuzentasunaren, lanaren eta fideltasunaren sinboloa den bitartean, ezkerra, desordenarena, noraezarena, kontzientzia txarrarena omen...

Laguna kontsolatu nahi nuen, eta Gabriel Arestiren poematxo bateko Fernandoren egia atera zait bidera: «Nire bihotza ezkerrean dago eta odola gorria da».

BERRIAn argitaratua (2015/12/08)


Informazio gehiago berria.eus-en

Izan zaitez berrialaguna


HASIERA