astekaria 2018/02/09
arrowItzuli

iritzia

Monogamoa

Miren Amuriza

Monogamoa Miren Amuriza

Unibertsitate garaiko bost lagun (ikasketak eta militantzia, logelak eta maitaleak, bezperak eta biharamunak konpartitutakoak) bazkalondo batean, beren erlazio afektibo-sexualez berbetan.

Harreman ireki bat duela kontatu du lehenengoak, sanoa eta konprometitua, hazten lagundu diona; beraien artekoari eragiten ez dion bitartean, hirugarrenekin gertatutakoez ez hitz egitea adostu ei zuen bikotearekin. Bigarrenak baietz, berak eta neska-lagunak kontatu egiten dizkiotela elkarri horiek ere eta ahaldunduago sentitzen direla hala, bata bestearekin egotea libreki harturiko erabakia dela berresten dutelako aldiro-aldiro. Hirugarrenak dio pribilegiooi uko egitea erabaki zuela, ez duela bikoterik izateko asmorik, alegia; harrezkero entzun behar izan dituen guztien ondoren, berak ez ei du inor juzgatzen. Polimaitasunarekin esperimentatzen ari dela azaldu du laugarrenak, hiruko erlazio bat daukala; ez dela bikote harremanak baino konplexuagoa, konplikazio diferenteak dituela.

Bosgarrena isil-isilik dago eta masailgorritu egin da txanda iritsi zaionean; «... ezta harreman hetero monogamo bat bazeneuka ere!», xaxatu du polimaitasuntsuak. «Shh... Hori ez da esaten!», isilarazi du bikote bakoak, besteak juzgatzen ez dituenak. Ordea, bosgarrenak mutu jarraitzen du. «Ostra! Eduki daukazu!», jabetu da bat-batean lagun ahaldundua; «... va de retro!».

BERRIAn argitaratua (2018/02/07)


Informazio gehiago berria.eus-en

Izan zaitez berrialaguna


HASIERA