astekaria 2017/12/15
arrowItzuli

iritzia

Uau!

Andoni Egaña

Uau! Andoni Egaña

Urteen poderioz ikasi egiten da hori ere. Zuretzat sineskeria soil dena da inoren fede; zuretzat ez hanka ez buru duenak gorpuztuko du beste norbaiten bizi-ardatza; zuretzat irrigarrien dena hartzen du serioen zenbaitek. Eta ikasi egiten duzu burlaizea gorde eta isiltzen. Badaezpada. Minik ez emate aldera. Okerra zurea izan daitekeelako.

Espainiako Kongresuan atzo eman zuten lehen urratsa legediak etxe-animaliak ez ditzan objektu soiltzat har. PPk eginiko proposamenari aho batez eman zioten baiezkoa gainerako taldeek. Orain artean Kode Zibilak animalia horiek «ondasun higigarri» gisara hartzen zituen, nonbait, eta, orain, berezko sentiberatasuna duten eta eskubideen jabe diren izaki bizitzat hartzea proposatzen da, eta nagusiei betebeharrak ezartzen zaizkie haien ongizatea babesteko. Kode Zibilaren artikulu batzuk aldatzea lekarke lege berriak. Esaterako, dibortzio kasuetan, ondasunen banaketa edo seme-alaben zaintza eta bisita-ordutegiak legeztatu diren era berean legeztatuko dira animaliari dagozkion gorabeherak.

Politikarien lan nagusia, egun eta gehiago, aberastasunaren banaketa nola sustatu, bideratu eta legeztatu behar luke. Espainiakoek euskal hitzaren errora jo dute, ordea. Abereen banaketari ekin diote.

BERRIAn argitaratua (2017/12/13)


Informazio gehiago berria.eus-en

Izan zaitez berrialaguna


HASIERA