astekaria 2017/11/03
arrowItzuli

iritzia

Mitoak

Miren Amuriza

Mitoak Miren Amuriza

Altzoko Handia pertsonaia mitologiko bat zela uste ei zuen jende askok. Halaxe azaldu dute Aitor Arregik eta Jon GaraƱok hainbat elkarrizketatan, eta galdera bertsua sortu ei zitzaien eurei ere filma egiten hasi zirenean: pertsonaia erreal bat mito noiz bihurtzen ote den. Migel Joakin Elizegiren geriza handituz eta antzaldatuz zelan joan zen ikusten da pelikulan zehar, jendeak ahoz aho bertsionatutako egiagatik bezainbat, Handiaren hurrekoek ikusmina sortzearren zabaldutakoagatik.

Pertsonaia magnifikatuak dira mitoak (Mari adatsetik sua dariola, Tartalo ardiak jaten...), baina baita gure iruditeria kolektiboan karga sinboliko berezia duten pertsonak ere: Maria Arburu, Graziana Xarra, Maria Baztan eta inkisizioak bizirik erretako beste hainbeste andrazko; Bernard Goienetxe Matalas, eta haren burua Lextarreko sarreran zintzilikatua; Altzoko handia bera, Isabel erreginaren aurrean; Estepan Urkiaga Lauaxeta, fusilatu zuten goizean Azken Oyua poema idazten; Dolores Ibarruri ukabila altxatuta; Telesforo Monzon erbestean; Joseba Sarrionandia Imanolen baflean uzkurtuta; Felix IƱurrategi Gasherbrum II-an gora edo Mikel Laboa Zurriolan, gitarra gordetzen.

Kontatzea inportantea da; nork bere burua, bere familia, bere herria, kontatzea. Pantaila handiaren bitartez zein belarrira. Eta isildutakoak izan daitezela askatasunaren adierazgarri, ez beldurrarenak.

BERRIAn argitaratua (2017/11/01)


Informazio gehiago berria.eus-en

Izan zaitez berrialaguna


HASIERA