iritzia
Mundu gerra
Angel Erro
Asteartean irakurri dut Stanislav Petrov, Hirugarren Mundu Gerra saihestu zuen ofizial sobietarra, hil dela, justu Donald Trumpek Nazio Batuen Erakundean lehenengoz hitz egin duen egun berean, herrialde oso bat lurrarekin berdindu behar duela esanez, herrialde horretako agintariak esanen lukeenaren ez oso bestela. Letra xehea leituta jakin dut maiatzean hil zela berez Petrov. Norbaitek, hori orain aterata, Hirugarren Mundu Gerra enegarrenez saihetsi nahi du, dagoeneko hasi ez balitz.



