astekaria 2017/09/01
arrowItzuli

iritzia

Tarteko zerbait

Andoni Egaña

Tarteko zerbait Andoni Egaña

Lo egindako bertsoa izango duk hori...», bota zuen mespretxuz, eta ulertu ezinda geratu nintzen, artean gaztetxo. Beste baten bertso borobila, borobilegia akaso, entzun berri genuen bertsolari eskarmentudunak eta biok, eta hitz horiekin eman zuen epaia. Ausardia bildu eta esamoldeaz galdetu nion. «Motel, motel! Sekula entzun gabea al hintzen? Lo egindako bertsoa duk, atzo pentsatu eta gaur botea».

Lo egina ala bat-batekoa. Hartu berri dudan langintza egon daiteke muga-mugan: komeni ganbara betea eta loaldiaren sosegua goizero itxurazko zerbaiti itxuraz heltzeko; kalterako ez eta ia derrigorrezko inprobisazio punttua, bizkor baitabil mundua, eta atzokoa iragan urrun bihurtzen baitu abiada horrek.

Horregatik hautatu dut hitz etzanen esamoldea atal-bururako. Zutabe honek hitz asko izango baititu lo egindakoen eta braustakoen tartekoak. Etzanaldi bat baino ez euskarri. Kuluxka soila askotan. Eta hastera noa, non eta nori ari zaion dakienaren erantzukizunez eta bere ahotsa magnetofoian grabatu eta estreinakoz entzun ondorengo nerabearen lotsaz. Gero esango diote ezetz, bere ahotsa ez dela itsusia, nortasuna duela, berezia dela. Sinistera iritsiko da eta ekin egingo dio.

BERRIAn argitaratua (2017/08/31)


Informazio gehiago berria.eus-en

Izan zaitez berrialaguna


HASIERA