astekaria 2017/08/05
arrowItzuli

iritzia

Garoña itxita, betiko

Iñaki Petxarroman

Garoña itxita, betiko Iñaki Petxarroman

Historiaren paradoxek kontrakoa agindu balute, oraindik martxan legoke Lemoizko zentral nuklearra. Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren asmoak aurrera joan balira, 1.860 megawatteko zentral erraldoia jo eta ke ariko litzateke Basordasko kalan, eta oso oihartzun ezberdina izango zuen gurean Garoñako zentral txikiaren itxieraren albisteak —ia bost aldiz txikiagoa da Lemoizkoa baino—. Lemoizko proiektua sutsu bultzatu zuen alderdiaren oinordeko politiko gisa, esanguratsua izan da Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariaren erreakzioa: «Aurrerantzean, euskaldunok seguruago biziko gara», adierazi du, bere eginda aspalditik ekologistek eta gizartearen zati handi batek ziotena: hots, Garoñako zentrala arrisku bat zela ingurumenarentzat eta inguruko biztanleentzat. Urkulluk argitu gabe utzi du ea beste zentral nuklearrak seguruagoak diren bere ustez Garoña baino. Txernobyl, Fukushima eta han eta hemen izan diren ezbehar nuklear larriek ez dute argudio askorik ematen halakorik pentsatzeko.

Zorioneko eguna izan zen atzokoa herritar guztientzat. Azken finean, litekeena baita energia nuklearraren arriskuaren aroa betiko igaro izana. Aukera oparoak zabaltzen ditu horrek berriztagarria izan beharko lukeen etorkizun baterako. Orain, Garoña eraitsi, hondakin erradioaktiboak modu seguruan kudeatu, eta aro nuklearra ahalik eta hoberen amaitzea falta da.

BERRIAn argitaratua (2017/08/01)


Informazio gehiago berria.eus-en

Izan zaitez berrialaguna


HASIERA