astekaria 2017/07/07
arrowItzuli

iritzia

Beranduegi

Angel Erro

Beranduegi Angel Erro

Euskal Herritik kanpoko elkartasuna bilatu izan dute askok, Justiziak euskaldunekin bere izena ez betetzeko ahalegin nabarmena egin izan duenean. Elkartasuna etorri ez denean, askok ez dute zergatik ulertu eta minduta agertu dira besteek gauzak nahasteagatik. Aitortu behar dugu indar nahastaile handia isurtzen genuela. Baina utz dezagun hori beste egun baterako.

Gauzak Euskal Herrian lasaitu direnean, ikusi dugu estrategia ezaguna aplikatu zaiola Espainiako ezker jendeari. Euskal Herrian asko pozik-edo agertu dira, aitzindariaren gurasokeriaz, orain arte salatu gabekoa gertutik ezagututa espainiar ezkerrekoek zer eginen ote duen. Gora Alka-ETA-ko txotxongilolarien istorioari jarraitu diogu gidoia aldez aurretik irakurri duenaren ezagutzarekin. Orain dator hau. Ez, ez dira beraztuko. Ez du fiskalak atzera eginen. Berdin, demagun, Guillermo Zapata Madrilgo zinegotziaren txiste beltzen auziarekin. Hau guztiaren ondoren, Altsasukoa bezalako superprodukzioa ez dute irentsiko. Eta neurri batean ahots batzuk altxatzen hasi dira. Elkartasuna iristen hasi da, egiaztatu dugunean babes horrek zertarako balio duen, ezer gutxirako. Espainiako ezkerra berandu esnatu da, bere buruaren kalterako ere bai.

BERRIAn argitaratua (2017/07/06)


Informazio gehiago berria.eus-en

Izan zaitez berrialaguna


HASIERA