iritzia
Kurrika lepoan
Mikel P. Ansa
Baina kanpoan ez ezik barruan ere gerra hasi du Hollandek. Setio egoeraren eta larrialdi egoeraren definizioak aldatu nahi ditu konstituzioan, poliziek izan ditzaten botere guztiak, azken egunotan egiten ari direna egiteko: epaileen baimen eta agindurik gabe atxilotu, miatu, zelatatu... kontrolatu.
Gerra kanpoan, eta gerra barruan. Eta herritar gehienak, seguru asko, beren buruari galdezka, eurek zer egin ote dieten batzuei, zer esan ote dieten besteei, gerra baten erdian egoteko orain bat-batean. Zer egin ote duten horren muturreko bi joeren artean kurrikarekin bezala harrapatuta gelditzeko.



