astekaria 2015/11/22
arrowItzuli

iritzia

Akuilua

Garbine Ubeda

Akuilua Garbine Ubeda

Anfetaminaren familiako droga omen da Captagon-a, substantzia psikotropiko ikaragarri aktiboa. Sintetizatu orduko aurkitu zioten erabilgarritasuna: 60ko eta 70eko hamarkadetan txirrindulariei ematen omen zitzaien, dosi txikitan dopamina produkzioa bizkortzen duelako, eta kontzentratzeko ahalmena handitzen. Horrexegatik beragatik, hain zuzen, hiperaktibitateari aurre egiteko ere baliatu izan da, edota narkolepsia gaitzaren ondorioak ekiditeko, loa eragotz dezakeenez —eta arazo kardiako larriak eragin, bide batez esanda—.

Neurriz gora hartzen duena munduaren jabe sentitzen omen da, ahalguztidun, ez oinaze eta ez beldur, euforiaz gainezka. Ā«Egurra eman eta eman ari gintzaizkien komisarian, eta dibertsio betean baleude bezala jokatzen zutenĀ», narkotikoen aurkako brigadetako poliziek captagonez drogatutakoengatik esana. Kimikoki sintetizatzen erraza eta merkea, barra-barra fabrikatzen omen da orain Sirian. Estatu Islamikoaren aldeko milizianoen pentsua dela esaten zaigu; fedea fede, masakreetarako adorea ematen dien pizgarria dela, eta arma garrantzitsua, fusilekin batera. Tunisian 39 turista hil zituen gazte hari ere droga horren arrastoa aurkitu omen zioten autopsiakoan.

Ez da justifikazioa. Baina zenbait gauza ulertzen laguntzen du.

BERRIAn argitaratua (2015/11/17)


Informazio gehiago berria.eus-en

Izan zaitez berrialaguna


HASIERA