astekaria 2017/04/21
arrowItzuli

iritzia

Ez adiorik

Anjel Lertxundi

Ez adiorik Anjel Lertxundi

Iritsi behar zuen, baina iritsi behar zuela jakiteak ez dizkit nahigabea eta nostalgia arintzen. Ia hamabost urte pasatu eta gero, nire azkeneko zutabea du berripaperak, azkenekoz ari natzaizu hitz beste egiten, irakurle. Lagun zintzoak izan zaituztet bidean, ez daukat esker ona besterik. Bizitzan —bizitzaren parte ditut zutabeok— galdera batek kitzikatzen nau: mundua estutzen ari naiz ala mundu zabal, aske, arnasgarria bilatzen eta eskaintzen nabil nire eguneroko lanean? Espazio pertsonala, munduan egoteko eta bizitzeko behar dudan espazio ahalik bizigarriena partitzen saiatu naiz zuekin. Eta librea izan naiz ahalegin horretan, ez nau inork mendrenaren mendrenik ere behartu: irakurleak bilatuko zuen seguraz ahulezia franko nire lanean, baina nireak izan dira hutsok, ez inork behartuak.

Nekeak, errutinaren sitsak, errepikatzeko beldurrak faktura ordainezina pasatu aurretik agurtzen zaituztet. Zor nizuen hainbeste. Ez adiorik.

BERRIAn argitaratua (2017/04/15)


Informazio gehiago berria.eus-en

Izan zaitez berrialaguna


HASIERA