iritzia
'Pikolo'
Miren Amuriza
Nik Manuelen adina neukanean Ortega Lara eta Miguel Angel Blanco bahitu zituen ETAk. Bizpahiru urtera Patxi Rementeria, Ekain Ruiz, Zigor Aranbarri eta Urko Gerrikagoitia hil ziren Boluetan. Akordatzen naiz zein omenalditara joan ginen eta zeinetara ez. Horrexegatik sentiarazi nau deseroso liburu honek eta horrexegatik gustatu zait. Nik ez nukeen hala idatziko, baina bereizketa hori egitea izan liteke, hain justu, gatazkaren narrazioa eraikitzeko abiapuntua: gauza bat da inoren ipuina norberearekin bat datorren ala ez, eta bestea inorena irakurtzeko prest gauden ala ez. Alegia, zenbateko predisposizioa daukagun, ez hainbeste, zenbaitek dioen lez, autokritika egiteko, baizik deseroso sentitzeko.



