iritzia
Edonor
Angel Erro
Askotan esandakoa, eraso matxista baten biktima edonor izan daitekeela, baita kontu hauetan engaiatutako emakumeak ere, berretsi du joan den larunbateko erailketak. Ana Ruiz psikologo eta hildako emakumearen adiskideak hala adierazi du: «Edonor izan daiteke biktima. Emakume otzanak direlako sineskeria egoten da. Blanca nortasun handikoa zen eta berdintasunarekin oso konprometitua». Hiltzeraino ito duenak ere edonor arruntenaren itxura osoa du. Baliteke gertatu arte berak ez susmatzea ere horren gauza izan zitekeenik.
Izenak ikusi eta haiekin loturarik eza egiaztatu ondoren jakindako hori, moduren batean, instintiboki, izenak ikusi eta haiekin loturarik ez neukala egiaztatu aurretiko minutuetan ere banekien.



