iritzia
Mila esker, Idoia
Miren Amuriza
Gehiago esango dizut, oxala, zure hautagaikide euskaldunek ere zuk bezain diskurtso erradikala balute hizkuntzaz; alegia, zuri egurra emateaz gain, egur gehixeago sartuko baliote su bajuari. «Erradikala» diot, bai, eta adjektibo hori kriminalizatzeko joera dagoenez, etimologia argitzea komeni: latineko radix-etik (raíz gazteleraz, racine frantsesez) dator «erradikal». Oxala hautagai eta alderdi euskaldunek, sustraietatik helduko baliote hizkuntzaren auziari.



