iritzia
Gilda jainkoa
Manex Agirre
Beraz, eta iraila gaur hasten dela eta hostozko tunelak (edo errutinak, edo deitu nahi duzuen bezala) ematen duen adimen-argitasuna oraindik ez zaidala iritsi aprobetxatuz, zeren eta argitasun hori banu Rita Hayworthekin edo asmatuko nuen zerbait landuagoa, Larrepetit honen izenburuko txiste txarra oparitzen diot berarekin lurralde historikoa baino gauza gehiago partekatzen ez dudan Alonsori, ia errukiz, bere kamioiari buruzko zera barregarri usteko hau eta orain urte batzuetako arrautza-zaplaztekoarekin egindako hogeitaka gif-en efektua inoiz ezingo dela berdindu jakinda. Guk desio ez dugunarengatik egiten digute barre, Alfonso. Umorearen historian behin eta berriz errepikatzen den topiko tristea da, behin eta berriz barregura ematen diguna.



