iritzia
Urkullu, bozak eta senideak
Iñaki Petxarroman
Urkulluk ere neurtuko zuen hori. Are eta gehiago hauteskundeen lehia betean. Gatazkaren ondorioak astero-astero eta errurik gabe jasaten dituen kolektibo bati halako itsuskeria bat egitea ez da erraz ulertzen. Ez bada, Urkulluk eta haren alderdiak aurreikusi dutelako fruitu politikoren bat jasoko dutela, esate baterako, PP eta PSE-EEren ohiko boto-emaileak erakarriz. EAJk badaki boto eraginkorrak funtziona dezakeela bere alde konstituzionalisten eremu politikoan. Beste kontu bat da ea zer eraginkortasun duen halakoak egiteak normalizazi politikoari eta gatazkaren konponbideari begira.



