astekaria 2016/07/22
arrowItzuli

iritzia

Zabuan

Anjel Lertxundi

Zabuan Anjel Lertxundi

Printzipioa: gure jokabidea arautzen duen ideario nagusia. Kalkulua: interesen arabera egiten den aurreikuspena, irabazien eta galeren zenbatekoa elaboratuz. Printzipioak dauzkagu, kalkuluak egiten ditugu: zabu bat da printzipioen eta kalkuluen arteko harremana, bien joan-etorri etengabeak asko esaten du gure izaeraz, oportunismoaz, erlatibismoaz. Eta koherentziaz. Mussolinik mitin batean bere jarraitzaileei: «Gabiltzan tentuz koherentziaren tranpa mortalekin!».

Politikariak ikaragarri dibertitzen dituen zabua da, haurtxo batzuk bezala ibili ohi dira gaur gooora eginez printzipioei eta beheeraino kondenatuz kalkuluak, bihar beheeeneko printzipioetan inpultsua hartu eta gooooraino aupatuz kalkuluak. Eta inkoherentzia zuritzeko, teorizatzen dute mundua ez dela estatikoa, printzipioek malgu behar dutela. Egunotan Udako Unibertsitateko kurtso intentsibo azeleratu horietako bat ematen ari dira gaiari buruz Madrileko Legebiltzarrean.

BERRIAn argitaratua (2016/07/21)


Informazio gehiago berria.eus-en

Izan zaitez berrialaguna


HASIERA