iritzia
310
Samara Velte
Baina Jorge Aldekoa ertzainburuak beste lehentasunen bat zeukan nonbait. Iñigo Cabacas hil zutenean Bilboko polizia etxeko arduraduna zena zertaz eta «Prebentzio metodoei» buruz aritu zen lasai asko, eta galdera egin zioten arte ez zituen aipatu Ertzaintzari egozten dizkioten 310 tortura kasuak. Gaiari izkin egiteko aipatu ere.
Jakina: Guardia Zibilaren eta Espainiako Poliziaren kasuen artean (denera 4.009), sakabanatuta-edo geratzen dira Ertzaintzari egozten dizkioten 310ak. Gutxiago izango dira akaso, baina ez horregatik gutxiago garrantzitsuak. Guardia Zibilak ez dauzkagu familietan, auzoan, kalean; ertzainak, ordea, bai mordoxka, eta herritarroi dagokigu saihestu ezin duten erantzukizuna eskatzea. 310 tortura salaketa dauzkazunean zure aurka, eta zigor sententzia bakar bat ere ez, esan nahi du ardura hori ez zarela betetzen ari.